02 ABR. 2017 PROSETECNISA ZUAZO Laugarren postuari sendotasunez eutsiz Ane URKIRI ANSOLA H. ALCOBENDAS 16 ZUAZO 25 Herrenkadan hirugarren garaipena eskuratu zuen Zuazok Helvetia Alcobendas garaitu ostean. Bi puntu gehiago batu eta bizkaitarrek sendotasunez eusten diote laugarren postuari, iazko estatistikak hobetuz. Hamabosgarren minutura arte nor baino nor aritu ziren madrildar eta euskaldunak, baina Hernandez, Nogales, Berastain eta Egozkueren golek lau puntuko aldea eskuratzea ahalbidetu zioten Juan Jose Gonzalezek gidatutako taldeari. Ostean, bigarren zatian, tartea mantentzea lortu zuten bizkaitarrek. Guardes, hurrengo arerioa Atzo lortutako garaipen garrantzitsuaren ondoren, hurrengo asteburuan (larunbata, 18:30ean), Atletico Guardes bigarren sailkatua jasoko du Zuazok Lasesarre kiroldegian.