30 JUL. 2017 KAE-2 LIGA Lapurdiren garaipen estua goizean GARA Egunari hasiera KAE-2 Ligako estropadak eman zion Getxoko uretan, eta hor garaipena Lapurdirentzat izan zen, sailkapen nagusiko lehen postua are gehiago indartuz. Hori bai, Ipar Euskal Herriko ontziak azken paladara arte sufritu behar izan zuen, Donostiarraren bigarren traineruak sekulako lana egin zuelako ohorezko txandan, bigarren postua eskuratuz. San Juanek atzo atsedena zuela baliatuz, Elantxobe izan zen hirugarren.