30 AGO. 2017 Igandeak musikaz jantziko dira Artiumen Amorante (irailak 3), Ekiza (irailak 10), Ane Leux (irailak 17) eta Lumi (irailak 24)izango dira Gasteizko Artium museoak “Igandeak” izenarekin antolatu duen programa berriaren protagonistak. Igande honetan abiatuko da kontzertu sorta. Saioetarako sarrera doakoa da baina aretoaren edukiera mugatua dela ohartarazi dute antolatzaileek. Emanaldi guztiak 20.00etan hasiko dira.