GARA Euskal Herriko egunkaria

Arria II.aren eta Vicenteren arteko apustua apirilaren 8an jokatuko da


Xabier Orbegozo Arria II.aren eta Iker Vicenteren arteko apustuak baditu eguna, ordua eta tokia finkatuta. Apirilaren 8an jokatuko dute, Tolosako zezen plazan, bien arteko akordioa behin lortutakoan. Hala izanda, bakoitzak 12 kana-erdi eta 8 60 ontzako moztu beharko dituzte desafioan. Arria II.ak enbor txikiak eramango ditu eta Vicentek, aldiz, enbor handiak eramateko ardura hartu du. Bakoitzak 6.000 euro ipiniko ditu; beraz, irabazleak 12.000 euro irabaziko ditu.