07 FEB. 2018 «Maitte-maitte», haurren urtebetera arteko bizipenak osatzeko disko-liburua GARA gasteiz «Disko-liburu honek haurrak jaio eta urtebetera bitarteko bizipenak eta etxekoen sentimenduak eta emozioak jaso nahi ditu». Ideia horrexekin argitaratu du Elkar-ek “Maitte-maitte. Negar eta maite, munduan urtebete” disko-liburua. Euskal tradiziozko kantutegiko hamahiru abesti biltzen ditu diskoak, Antxon Sarasuak zuzendutako musika talde batek «gozoki» jaso dituenak, jatorrizko bertsioan batzuk eta doinu berrituan beste batzuk, tartean “Amaren bularra”, “Bolon bat” edo “Txiki, txiki, txikia”. Liburuak, kantuen hitzak eta Miren Agur Meaberen testuak eta Maite Mutuberriaren marrazkiak dakartza. Eta, sarrerako orrian, liburuxka haurraren informazioaz osatzeko proposamena egiten da.