GARA Euskal Herriko egunkaria
PILOTA

Bengoetxea-Imaz nagusi Gasteizko Torneoan

Leitzako aurrelariak erakustaldia eman zuen, nahi baino pattalago aritu ziren Ezkurdia-Martijaren aurka.


BENGOETXEA VI-IMAZ 22

EZKURDIA-MARTIJA 13


Aurka zituzten pronostikoak erabat hautsiz, Oinatz Bengoetxeak eta Ander Imazek ederki merezita irabazi zuten Gasteizko Torneoko finala. Baiko-koek 22-13 menderatu zuten finalerdian erakutsitako mailaren erdia ere ematerik izan ez zuen bikotea, Ezkurdia eta Martija.

Finaleko protagonista Bengoetxea VI.a izan zen. Leitzako aurrelariak sekulako erakustaldia eman zuen errematean. Jokoan 11 tanto egin zituen, sakez beste bi, eta berari eman zioten finaleko pilotaririk onena saritzen duen Ogetaren oroigarria.

«Uztailean nahi baino partida gutxiago jokatu nituen, baina enpresak bere ikuspegia du eta errespetatu beharra dago. Pilotari asko gaude eta ez da erraza. Baina era berean horrek aukera eman dit neurketa hauetara freskoago iristeko. Alde positiboa begiratu beharra dago», aipatu zuen nafarrak partida amaitu berritan.

Huts gehitxo

Aurreneko bi tantoak ikusita ez zirudien neurketa horren azkar apurtuko zenik. Joseba Ezkurdiak txokoan egindako bi tanto ikusgarrirekin urdinak 0-2 aurreratu ziren. Indartsu sartu ziren norgehiagokan eta bazirudien finalerdian erakutsitako joko apartarekin segitzen zutela.

Baina Ezkurdiak berak azkar asko egin zituen bi huts, gorriei lehen berdinketa lortzea ahalbidetuz. Eta arbizuarrak boleaz egindako 3-5ekoari berehala erantzun zion Oinatzek urrutitik sartuta bi gantxo ikusgarrirekin (5-5).

Norgehiagoka hasiera hori bizia eta ikusgarria izan zen, baina hortik aurrera tarte luzeegian hutsak gehiago izan ziren merituzko tantoak baino. 5-5eko horretatik 12-8koraino apenas egon zen jokaldi aipagarririk, eta bai huts asko, bata bestearen atzetik –guztira Ezkurdiak bost pilota galdu zituen, Oinatzek beste hainbeste eta Martijak ere lau bai; jokoan eginak 16 izan ziren, galdutakoak 17–.

Oinatzek erabaki

Huts trukaketa horretan, ordea, gorriak seguruago aritu ziren, opari gutxiago egin zituzten, eta behin markagailuan tartetxoa irekita –lehen atsedenaldi luzera 12-8 aurretik joan ziren gorriak–, Oinatz Bengoetxearen erakustaldia iritsi zen.

Leitzarrak kolore guztietako tantoak egin zituen bigarren erdian: gantxo ikusgarriak eginda 13-9koa edota partidari amaiera eman zion 22-13koa; txokoan ederki utziz 15-9, 16-9 edo 20-10ekoak; baita zabaletik kontrara bikain bilduta 19-10ekoa ere.

Bengoetxea-Imazek San Fermin Torneoko finalean jasotako porrot argiaren arantza atera zuten. Joseba Ezkurdiak, aldiz, Gasteizko Torneoa hirugarren urtez jarraian irabazteko aukera galdu zuen, eta ezin izan zion jarraipena eman Iruñean Zabaletarekin lortutako garaipenari.

Imaz paga la factura en Ezcaray

Ander Imaz pagó el cansancio de volver a jugar un partido en menos de 24 horas, ayer en Ezcaray, con Irribarria contra Víctor y Albisu. El delantero de Arama y el zaguero de Oiartzun fueron ganando 11-3, con el campeón manomanista imponiendo su ritmo con autoridad. Pero los azules fueron remontando el resultado poco a poco hasta acabar ganando 16-22.

Ander Imaz sufrió un golpe contra el frontis a mitad de partido, pero pudo terminar el choque. Eso sí, habrá que ver cómo se recupera el guipuzcoano de semejante trote, ya que la empresa le ha vuelto a programar hoy en la localidad soriana de Covaleda.

El cambio viene por la nueva suspensión de José Javier Zabaleta. El de Etxarren sigue sin poder recuperarse de su mal de manos, por lo que Olaizola II jugará con Albisu contra Altuna III-Imaz. Jokin Altuna también jugó ayer, en Sunbilla, y cayó 22-13 con Martija contra Ezkurdia y Rezusta.A.A.