GARA Euskal Herriko egunkaria
Piraguismoa

Brontzezko domina Joan Cresporentzat


Lehen jardunaldian taldeka urrezko domina bereganatu ostean, Joan Crespok bere ibilbidea borobildu zuen atzo piraguismo eslalomeko Munduko Txapelketan brontzezko domina eskuratuz banakako lehiaketan.

Finalerdian zortzigarren izan zen eta ez zuen aterik ukitu, eta finalean podiumeko hirugarren tokira igo zen, nagusitasun ikaragarria erakutsita. David Llorentek zilarra eraman zuen (+1.70), urrea Jiry Prskavec txekiarrarentzat izan zen (84.26) eta brontzea donostiarrarentzat (+2.96). Slokan (Eslovenia) 2010ean eskuratutako laugarren postua zen Joanen orain arteko emaitza onena Munduko Txapelketa batean.

Klara Olazabalek ere finalerdi ona egin zuen C1ean, zigorrik jaso gabe eta bederatzigarren izanda. Horrek kategoria absolutuan Munduko Txapelketa bateko lehen finala jokatzeko aukera eman zion. Klarak Paueko 2017ko ekitaldian parte hartu zuen, baina 32. amaitu zuen eta orduan ez zen heldu azken borrokara.

Finalean Irungo palista oso ondo aritu zen eta 21 urterekin bosgarren izan zen.