GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Entziklopedia askeak hogei urte bete ditu


Wikipedia 2001ean jaio zen, bi helbururekin: informazioa Interneterako konexioa duen edonorentzat eskuragarri jartzea eta ezagutzaren eraikuntza kolektiboan edonork parte hartu ahal izatea. Bi hamarkadotan, historiako ezagutza gordailu ireki –eta irabazi asmorik gabeko– handiena bihurtu da. Euskarazko Wikipedia ere 2001ean jaio zen eta, egun, wikilari komunitate osasuntsua du atzean.