10 NOV. 2021 BEGIRADA Etxegabetzeak: arazo sozial gordina 2012an Amaia Egaña barakaldarrak bere buruaz beste egin zuen, bere etxetik kanporatzera joan zitzaizkionean. Gertakizuna oroitzeko ekimena egin zuten sindikatu eta eragile ugarik atzo eta, bide batez, etxegabetzeak oraindik ere gertatzen direla salatu zuten. Azken bederatzi urteetan herrian 1.895 familia behartu dituzte etxetik alde egitera. Hondamen soziala ikaragarria da.