15 NOV. 2021 BEGIRADA Munduko pobreen ekarpena Siriako Idlib hirian, artisau batek pneumatikoak birziklatzen ditu, saski bihurtu ondoren bizitza berri bat emateko. Munduko pobreek, bizirik irauteko, sortu duen munstroa geldiarazteko gai ez den zibilizazio industrialaren hondakinen artean bilatzen jarraitu behar dute. Planetari ekarpen txiki bat egiten diote, baina agintedunen goi-bilera askok baino dezente handiagoa.