20 ABR. 2022 KLIK Inken 200 piezaren erakusketa aitzindaria Parisen Larunbat honetan, apirilaren 23an, kolonaurreko kulturari buruzko erakusketa aitzindaria zabalduko dute Pariseko Arkitekturaren eta Ondarearen Hirian: “Machu Picchu eta Peruko altxorrak”. Erakusketa Perutik lehen aldiz irten diren inken zibilizazioko ia 200 pieza artistikoz dago osatuta: hileta maskarez, urre eta zilarrezko bitxiez eta turkesazko apaingarriez, besteak beste. Proiektua World Heritage-k, eta Limako Larco museoak elkarlanean bultzatu dute. Argazkia: BERTRAND GUAY