26 ABR. 2022 KLIK Etxegabeei laguntzen saiatzen diren superheroiak Black Panther, Superman, Spiderman, Captain America eta abar Bordeleko kaleetan barrena ibili ohi dira, eta, filmetako eta komikietako superbotereak ez dituzten arren, behar handiena dutenei nolabaiteko laguntzatxoa ematen saiatzen dira. “Zu Izango Bazina” du izena superheroi berezi hauek biltzen dituen kolektiboak eta Akitania Berriko hiriburuko etxegabeei elikagaiak eta jantziak banatzen dizkie. Irudian, kale gorrian bizi den emakume bati kafea ematen. Argazkia: Philippe LOPEZ | AFP