GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Mendebaldeak ahaztutako herria


AEBak Afganistandik erretiratu eta talibanek boterea eskuratu zutenetik afganiar herriaren egoerak okerrera besterik ez du egin, partikularki emakumeen egoerak. Muturreko pobreziak populazioaren parte handi bat kolpatzen duen artean, AEBek Afganistango Banku Zentralaren aktiboak blokeatuta dituzte irtenbidea oztopatuz. Irudian, emakumeak elikagaiak jasotzeko zain Kandaharren.