10 MAY. 2022 BEGIRADA Emakume afganiarrak, gero eta estuago Gobernu afganiarrak emakumeei eragiten dieten neurri berriak ezarri zituen larunbatean, murriztaileenak talibanak boterea eskuratu zutenetik. Artean, leku publikoetan guztiz estalita joatera derrigortuta daude, ahal dela burkarekin. Argazkian, Mandawi azokan burkak eskaintzen dituen saltzaile bat, herenegun Kabulen.