18 MAY. 2022 BEGIRADA Hildakoei ere ezin bakean agur esan 23 urte zituela zauritu zuen israeldar Poliziak Walid al-Xarif apirilean Al-Aksa meskitagunean izandako istiluetan. Gaztea herenegun hil zen eta, Xireen Abu Akleh kazetari ezagunaren hiletan egin bezala, familiak al-Xarifen gorpua zeramanean, Poliziak bildutako ehunka palestinarren kontra kargatu eta hainbat lagun atxilotu zituen. Gobernu sionistaren ankerkeriak ez du mugarik.