GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Udalaren traben gainetik, memoria


Herenegun, Eitzaga auzoan, Zaldibarko zabortegian zendutako Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren omenezko oroitarria jarri zuten. EAJk eta PSEk gobernatzen duten Udalak baimena ukatu zien duela hilabete batzuk eta herritarrek beren kabuz egin dute. Udalaren jarrerak eraman ditu familia eta lagunak bere gainetik pasatzera. Ulertezina da.