21 MAY. 2022 BEGIRADA 100.000 euroko kapritxoa Enrique Mayak badu arrastoa utziko duen proiektua: 30 metroko altueran ikusgarri egongo den 96 metro karratuko Nafarroako bandera. Afera da Iruñeko alkatearen kapritxoak 100.000 euroko kostua izango duela. Kopeta behar da diru publikoa era horretan xahutzeko. Oso litekeena da bere boto-emaileetako batzuek gastua begi onez ez ikustea. Irudian, ikurraren masta jartzeko lanak.