08 JUN. 2022 BEGIRADA Euskararen marka aztertzen, nondik jo asmatzeko NIK Ikerketa Taldearen eskutik, euskararen marka aztertzeko lan jardunaldia egin zen, atzo, Bilbon. Euskal Herriko administrazioen babesarekin egin duten lanaren berri eman zieten ikertzaileek erakundeetako eta gizarte zibileko ordezkariei. Euskararen biziraupena eta garapena bermatzeko estrategiak diseinatu eta adoste aldera, hizkuntza eta kultura nola antzematen eta bizi diren jakitea funtsezkoa da.