20 AGO. 2022 BEGIRADA Itsasoa zabortegi bihurtzen ari da Magnus LARSSON GETTY IMAGES Plastikoa itsasoko zaborraren %85 da dagoeneko. Are, urtero 11 milioi tona metriko plastikok amaitzen dute ozeanoetan, Bolivar Cañizares Panamako Kanpo Harremanetarako Ministerioko Ingurumeneko buruak abuztuaren 26ra arte egingo diren itsas zabalari buruzko Nazio Batuen negoziazioen harira argitaratutako artikuluan ohartarazi duenez. «Neurri gehigarriak hartzen ez badira, 2025ean 150 milioi tona plastiko egongo dira flotatzen ozeanoetan», salatu du Cañizaresek. Neurriak neurri, itsasoa zabortegi bilakatzen ari da.