GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Kilian Jornetek guztiak harritzen eta goia jo gabe jarraitzen du


Asteon bertan covid proban positibo eman ostean bere partaidetza zalantzan egon bada ere, Kilian Jornetek marka guztiak hausten jarraitzen du. Hala, Mont Blanc Ultratrailean 20 ordutik jaisten lehen korrikalaria bihurtu da (19:49:30), bide batez bere laugarren garaipena eskuratuz Alpeetako lasterketa famatuan. Mathieu Blanchardek ere lortu du orain gutxira arte ezinezkoa zirudien 20 orduen langa botatzea, kataluniarrak baina bost minutu gehiago behar izan baditu ere ibilbidearen 177 kilometroak osatzeko. Euskaldunen artean Beñat Marmisolle xiberotarra izan da onena, seigarren postuan sailkatuta (21:28:14). Jeff PACHOUD | AFP