15 SET. 2022 BEGIRADA Anna Gabriel, karguekin baina libre Ricardo RUBIO EUROPA PRESS Lau urte erbestean izan eta bere burua espainiar Auzitegi Gorenaren eskuetan jarri ostean, atzo Anna Gabriel Pablo Llarena epailearen aurrean izan zen. Aske gelditu zen karguekin eta badaezpadako neurririk gabe. «Desobedientzia» delituagatik auzipetuta dagoela formalki jakinarazi zioten. Epaitegiaren kanpoaldean, kazetari askoren aurrean, hunkituta, «printzipioek beren horretan» jarraitzen dutela adierazi zuen eta 2017ko urriaren 1eko erreferendumarekin lotuta errepresioa jasan dutenei elkartasuna adierazi zien.