03 OCT. 2022 BEGIRADA Lehentasun kontua Ricardo ARDUENGO AFP Harrigarria da Kubak, herri txiro eta zigortua izanik, urakanei bere ondoko herriek baino hobeto erantzutea. Kalte materialak ugariak dira, baina biktima kopurua nabarmen urriagoa izaten da. “Ian” urakanak hiru hildako utzi ditu, irla osoa argirik gabe geratu zen eta kalteak handiak dira. AEB «aberatsetan», ordea, oraingoz 67 hildako izan dira. Dudarik gabe, aldagai ugari dago tartean, baina horietako bat pertsonei eta haien segurtasunari ematen zaien lehentasuna da. Irudian, gizon bat errepidea zenaren gainean, Matlachan (Florida), urriaren 1ean.