04 OCT. 2022 KLIK 114 buruen artean Iurretakoak onenak Gernikako Urriko Lehen Astelehenak 114 abelburu eta pertsona andana elkartu zituen atzo. Animaliak ikusi eta 30 postuz osatutako artisau eta elikagaien azokan hara-hona ibili ziren asko Bizkaiko herrian, nahiz eta begi-belarri denak Piriniotar Abelburuen Euskadiko 35. Txapelketari adi ziren. Igandean egin zituzten epaileek lehen aukeraketak, eta atzo banatu zituzten sariak: Jon Koldo Bikandirenak izan ziren abelbururik onenak, eta ganadutegi onenaren sariaz gain, eme eta ar onenen sariak ere jaso zituen Iurretako ganadutegiak. Aritz LOIOLA | FOKU