05 OCT. 2022 BEGIRADA Etenik gabe, memoriaren mapak osatzen jarraitzen du Idoia ZABALETA FOKU Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoak hiru gune Nafarroako Memoria Historikoaren Leku izendatzeko eta inskribatzeko akordioa onartu du. Hauek dira: Larragako memoriaren parkeko eskultura (irudian); 1936ko estatu-kolpearen ondoren eta frankismoan fusilatutako Iruñeko bizilagunen omenezko plaka, Gazteluko Itzulian kokatua; eta Iruñeko atxilotze-zentroen memoria-espazioa. Hiru inskripzio berri horiekin, 20 izango dira memoria historikoaren lekuak Nafarroan. Beste aurrerapauso txiki bat da, senideen, memoria-elkarteen eta herritarren oroimena babesteko bultzadarik eta kemenik gabe ezinezkoa izango zena.