GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Beroaldien beste biktima bat: erleak


Espainiar Estatuan aurtengo ezti ekoizpena ohikoaren erdia da. Frantziar Estatuko erlezainen nazio elkartearen arabera, 2022. urtean espero zutena baino 12.000-14.000 tona ezti gutxiago eskuratu dute. Udako beroaldiak eta ur murrizketak dira ekoizpenaren beherakadaren arrazoiak. Erle kopuru handia hil da beroaren ondorioz eta loreek jasandako estresak polen gutxiago sortzea eragin du, besteak beste. Hurrengo urteetan beroaldiak ohikoak bilakatzen badira, fenomeno hau eta bere ondorio guztiak larriagotuko dira.