22 NOV. 2022 BEGIRADA Zein ezker da herri galdeketak debekatzen dituena? A20 HERRI GALDEKETA EKIMENA Igandean Erdizko meatzeari buruzko galdeketa egitekoak ziren Baztanen, baina Gobernu espainolaren Ordezkaritzak debekatu egin zuen. Afera honi buruzko iritzia eman nahi dutela aldarrikatzeko batzarreak egin zituzten atzo hamalau herritan, eta elkarretaratzea Elizondon (irudian). Ematen du ariketa demokratikoak soilik enpresa handien interesak arriskuan jartzen ez dituztenean daudela baimenduta. Herritarren eta interes pribatuen artean azken hauek aukeratzeak asko esaten du bere burua ezkerrekotzat duen gobernu bati buruz.