23 NOV. 2022 BEGIRADA Estatuak GALen biktimak umiliatzen jarraitzen du ANTSO JAKITUNA Fundazioa EUROPA PRESS Ricardo Garcia Damborenea PSOEko diputatu ohiak Segundo Mareyren bahiketagatik zazpi urteko espetxe zigorra jaso zuen 1998an. Gerora indultua eman zioten. Egun, Madrilgo Gorteek hilabetero 2.063 euroko prestazioa ematen diote. Pentsio hori GALen biktimentzat memoriaren eta duintasunaren aurkako erasoa da, Estatuko erakunde gorenetako batetik zuzenean datorrena, gainera. Estatu-krimenen zigorgabetasunaren erakusgarri argia da ordain hori. Ulertezina da biktima batzuek duten babesa edukita beste batzuek oraindik horrelako egoerak jasan behar izatea. Unidas Podemoseko hiru euskal parlamentariek ordainketa hori bertan behera uzteko eskatu zuten atzo.