06 ENE. 2023 Lakuaren egoitzan protestatu dute Bizkaiko Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek Bizkaiko Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek zazpi urte daramatzate hitzarmena berritu gabe eta, patronalak proposatutako soldata igoera «lotsagarria» dela iritzita, greba egin dute lau egunez. CCOOk eta UGTk deituta, manifestazioa egin zuten atzo, Bilbon. Pixoihal jaurtiketa egin dute Bizkaiko ELZko langileek. (N.L.) Nerea LAUZIRIKA BILBO Laugarren greba eguna zuten atzo Bizkaiko ELZko langileek. ELAk egin zuen deialdia, lehenik, eta CCOO eta UGTk ondoren; nor bere aldetik ari dira mobilizatzen. CCOO eta UGTk performancea egin zuten Bilbon Lakuako Gobernuak duen egoitzan eta manifestazioa, ondoren. Duela 7 urteko hitzarmena negoziatzen ari dira. «3,6ko soldata igoera proposatu digu patronalak eta lotsagarria da», adierazi zuen CCOOko Alicia Grañak. Gizonek kudeatutako arlo feminizatua da eta, Grañak azaldu zuenez, horrek zuzenean eragiten die lan baldintzei. Bizkaiko udalek aurrekontua areagotu duten arren, ELZeko langileen soldatetan ez da hori islatu: «Herritarrek ordaindutako zergetatik datorkigu soldata eta udalek gure lanagatik ordaintzen duten prezioa bost eta sei euro handitu diete patronalei, baina ez du soldatetan eraginik». Eskainitako igoera «opari pozoitu»tzat hartzen dutenez, erabaki zuten haiek ere Errege egunez opariak egitea Aztertzen, Urgatzi, Aurrerantz eta Lagunduz enpresetako arduradunei zein Urkullu lehendakariari berari. Lakuaren Bilboko egoitzan pixoihal jaurtiketa egin zuten langileek. Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzara bidean jarraitu zuen protestak. Besteak beste, espekulatzea leporatu zieten ELZ kudeatzeaz arduratzen direnei. Aldundiaren atarian geldialdia egin eta bost zakukada ikatz utzi zituzten opari. ELAk deitutako azken greba eguna ere izan zen. ELAk asteon egin dituen mobilizazioetan ere soldata eta lan baldintza duinak eskatu dizkiete patronalari eta Eudeli. ��REA FEMINIZADAEl hecho de ser un sector feminizado influye en las condiciones laborales de las personas trabajadoras, as�� como en la evoluci��n de las negociaciones, en palabras de Alicia Gra��a, de CCOO: ��Creen que podemos tener m��s...