09 ENE. 2023 BEGIRADA Emaitzak ikusita, alda ditzala migrazio politikak John MOORE AFP Inoiz baino migratzaile gehiago atxilotu zituzten iaz Mexikotik AEBetara igarotzean: 2,2 milioi pertsona. Mexikora egindako bidaian muga bisitatu zuen bart Joe Bidenek. Abenduan, Oscar Leeser-ek, El Pasoko alkate demokratak larrialdi egoera deklaratu zuen dozenaka pertsona estalperik gabe kaleetan lotan ari zirelako. Hauteskunde kanpainan agindutakoa betetzeko eskatzen diote ezkerreko demokratek Bideni, baina errepublikanoek edozein urrats blokeatzen dute. Egoera jasanezina da eta, bere begiekin ikusi duenez, zerbait egingo al du?