12 ENE. 2023 BEGIRADA Bidasoko izokina, desagertzeko arrisku bizian NAFARROAKO GOBERNUA Itziar Gomez Landa Garapen eta Ingurumeneko sailburuak Nafarroako Ingurumen Kudeaketari buruzko txostena aurkeztu zuen atzo parlamentu-batzordean. Txostenaren arabera, tenperatura igoeraren eta lehortearen ondorioz Bidasoa ibaiko izokinaren egoera oso larria da. Arrain honek 26 urte daramatza bere kontserbaziorako muga kritikotik behera eta Gobernuak urtero egiten duen birpopulatzerik gabe Bidasoko uretatik desagertuta egongo litzateke. 2018tik egoerak okerrera egin du eta arrantzak ez du laguntzen. Badirudi Bidasoko izokinak etorkizun beltza du.