16 ENE. 2023 KLIK Al-Attiyah eta Benavides Dakarren nagusi Saudi Arabian lehiatutako Dakarra amaitu zen atzo eta 2023ko edizioan bi gizon aipatu behar dira, bi modalitate garrantzitsuenetako txapeldunak: Nasser al-Attiyah eta Kevin Benavides. Qatartarrak autoetan bosgarren aldiz irabazi du. Lehen egunetan hiru garaipen erdietsi ostean, bigarren astean lasaitasunez hartu du eta Sebastien Loeb-i -errekorra egin du, aurten sei etapa-garaipen jarraian lortuz- 1:18:49ko aldea atera dio. Intriga handiagoa egon zen motorretan. Benavidesek 12 segundoko aldeari buelta eman eta Toby Priceri garaipena lapurtu zion. Franck FIFE | AFP