27 ENE. 2023 BEGIRADA Jazarpenaren gainetik, gure ikurrak Iñigo URIZ FOKU Osasunaren zaleen artean eta sare sozialetan polemika piztu zen hilaren 14an, Osasunaren eta Mallorcaren arteko partidan, ikurrinak eta Nafarroako banderak kentzen aritu zirelako segurtasun langileak. Asteazkenean, Sevillaren kontrako Kopako partidan, hego harmaila normalean jazarriak diren sinboloez bete zuten zaletuek. Ezin da normalizatu zilegiak eta guztiz legalak diren ikurrina, Nafarroako bandera, arrano beltza edo bestelako bandera eta aldarrikapenen kontrako jazarpena. Ezin da estadioetan onartu kalean onartezina dena.