03 FEB. 2023 BEGIRADA Prekaritatearen tragediak ez du etenik Andoni CANELLADA FOKU Gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin zuen atzo Donostiako Telefonicaren egoitzaren aurrean, Adnan S.-ren heriotza salatzeko. Enpresa honen azpikontrata baten azpikontrata batentzat lan egiten zuen langile zarauztarra asteartean lan istripuan hil zen. Prim kalean erorketak ekiditeko babesik gabe telekomunikazio lanak egiten ari zela, zapaldu zuen uralita apurtu eta zazpigarren pisutik erori zen. Adnan S.-k 32 urte zituen eta berriki aita izan zen. Sindikatuek salatu zuten kontrata eta azpikontraten kateak eragiten duen prekaritatearen biktima izan zela.