06 FEB. 2023 KLIK Maayouf, distantzia motzean ere geldiezin Majida Maayouf marokoarra -aspalditik Euskal Herrian errotua- sasoi betean dago. Atzo, Uliako Krosa irabazi zuen, Europako lasterketa aitzindariena -Gimnastica de Uliak antolatua-. Marka berria ere ezarri zuen (31:38). Distantzia luzean espezialista dena distantzia laburrean ere historia idazten ari da. Joan den astean Ortuellako Krosa irabazi zuen, Euskal Federazioko maillotarekin. Herritartasun espainiarra ez daukanez, urrezko dominarik gabe geratu zen, baina ezin uka daiteke egungo espezialista handiena dela, Euskal Herrian zein nazioartean. Maialen ANDRES | FOKU