GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Peruko arrantzaleak, Repsolen atejoka, justizia eske


Aurreko astean jakin genuen 2022an Repsolek markak hautsi zituen irabaziak eduki dituela: 4.521 milioi euro garbi. Baina ez du Perun 2022ko urtarrilean izandako petrolio isuriaren ardura onartu nahi eta, hain zuzen ere justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko, hango arrantzaleen bi ordezkari bira bat egiten ari dira Estatu espainiarreko zenbait hiritan. Otsailaren 27an eta 28an Euskal Herrian izango dira. Peruko historiako hondamendi ekologiko larriena izan zen, baina ematen du Repsol multinazionalak bere mozkinei bakarrik begiratzen diela.