24 FEB. 2023 BEGIRADA «Campate felici, amicu Ferrandi» Pascal POCHARD-CASABIANCA AFP Aski zen! U troppu stroppia! Biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten, ziegan sartu eta giltza itsaso azpira bota zutela irudikatu nahi izan zuten, ateratzekotan belaunikaturik edo hankak aurreraka zituela aterako zela. Hori egin zuten Yvan Colonnarekin. Alain Ferrandi bere kidea, baina, baldintzapeko askatasunetik gertuago dago. Urtebeteko probaldia bete beharko du, berriki Pierre Alessandrirekin erabaki bezala. Kortsikarrek esperantza oro galtzea nahi zuten, baina bizirik eta zutik atera dira. Zoriontsu bizi dadila, bai; campate felici, amicu Ferrandi.