27 FEB. 2023 Arazoak begi bistan, Osakidetza «desegiten» ari dela ukatu du EAJk Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, Itxaso Atutxak, datu bakar bat ere eman gabe, «sentsazioak» sortzea leporatu die sindikatuei. Bere ustez, Osakidetzaren arazoak kanpo faktoreek eragin dituzte. EH Bilduk eta PSEk arazoak nabariak direla erantzun diote. Osakidetzako sindikatuen manifestazioa, larunbatean Gasteizen. (Jaizki FONTANEDA | FOKU) GARA BILBO Ez da egia Osakidetza desegiten ari direla. Itxaso Atutxa EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak hala adierazi zuen atzo Radio Euskadin egindako elkarrizketan. Larunbatean, sindikatuak kalera atera ziren protestan Donostia, Bilbo eta Gasteizen, eta Atutxak «oinarririk gabeko sentsazioak» sortzea egotzi zien. Ziurtatu zuenez, badaude «datuak eta zifrak» frogatzen dutenak «osasun zerbitzu publikoa desegin ez baizik eta indartzen» ari dela. «Sortzen diren zerbitzu berriak beti dira publikoak. Hortaz, zerbitzua desegiten eta pribatizatzen saiatzen ari garela esatea, inongo daturik eman gabe, arriskutsua da, sentsazioak sortzen dituelako», azpimarratu zuen. Urteotan aurrekontua handitu dutela argudiatu zuen eta kanpo faktoreak aipatu zituen, osasun langileen falta «Europa osoak sufritzen» duela esanez. EAE Estatu espainiarrean «itxaron zerrenda txikienak» dituen erkidegoa dela ere baieztatu zuen, nahiz eta aitortu «luzeak» direla hala ere. PSEk ez zuen bat egin buruzagi jeltzalearen analisiarekin. Maiatzeko hauteskundeak hain hurbil izanik, distantzia markatzen ari da bazkide kuttunarengandik. Eneko Andueza idazkari nagusiak «autokritika» egin behar dela uste du, «nabarmena baita arazo bat dagoela». Bere iritziz, presazkoena Lehen Arreta indartzea eta itxaron zerrendak murriztea da. «Osasun langileen lan baldintzak zaintzeko» eta «euskal osasun publikoak lider posizioa berreskuratzeko» deia ere egin zuen, «iheserako arriskua» ekiditeko. «Gizakidetza» deitu duenera iristeko eredu bat aurkeztuko du PSEk. «Osasun sistema eta zaintza eredua uztartuko ditu», aurreratu zuen Anduezak. Erabiltzaile eta medikua EH Bilduko Donostiako alkategaiak, Juan Karlos Izagirrek, oroitu zuen Osakidetza «aspalditik» ari dela «hondatzen» eta zuzenean eragiten diela «erabiltzaile eta profesionalei». «Ospitale eta osasun zentro bakoitzean ikus dezakegu. Osakidetzako erabiltzaile eta mediku bezala, euskal jendartearen gehiengoaren sentsazio hori baiezta dezaket», azpimarratu zuen. Herritarrak elkarrekin fronte bat osatzera deitu zituen, Osakidetza «desegiteko erabakia hartua baitu» Lakuak, «publikoak galduz, osasun pribatuaren mesedetan». EN IRUNIz... proclam�� en Irun que no se pueden hacer ��negocios�� con la salud. Record�� que all�� hay una petici��n para hacer otro ambulatorio y habl�� de las ��obras inacabables�� del hospital del Bidasoa.