02 MAR. 2023 BEGIRADA Israelek egin dezake Ronen ZVULUN AFP Bezalel Smotrich israeldar Finantza ministroa da. Aurreko igandean kolono sionistek Huwarako biztanleen kontra egindako pogromaren harira, atzo adierazi zuen 7.000 biztanle dituen herria «desagerrarazi» beharko litzatekeela. «Israelgo Estatuak egin beharko luke, eta ez pertsona pribatuek» esan zuen. Judua ez balitz denok neonazitzat hartuko genukeen pertsona hau ministroa da. Arazo nagusia, baina, Mendebaldeko gobernuen eta alderdi gehienen onespen konplizeari esker Estatu sionistak palestinarrekin nahi duena egin dezakeela da.