23 MAR. 2023 KLIK Ordulari erraldoia, hasiera handirako Tourra Euskal Herritik abiatuko da aurten. Kirol ekitaldi handienetakoa da eta, dimentsioarekin bat eginez, atzera kontaketarako erloju erraldoia jarri dute Bilbon, lehendabiziko etapa abiatuko den hirian. Ehun egun falta dira “Grand Dèpart” delakorako, eta datozen hilabeteetan ekintza ugari antolatuko dituzte txirrindularitza sustatzeko asmoz, nagusi zein gaztetxoenentzako proba zikloturistekin, besteak beste. Maillot hori erraldoia prest dago Bilbon, hiria apaintzen, 2023ko aurrenekoa nork jantziko, esperoan. Aldarrikapenek ere ez dute hutsik egingo. H. BILBAO | EUROPA PRESS