25 MAR. 2023 KLIK Ustekabeko sariak uzten duen aurpegia Charlene Guignard eta Marco Fabbri patinatzaile italiarrek ezin izan zuten ezkutatu beren ezustekoa -atsegina, kasu honetan-, dantza erritmikoaren programan lortu zuten puntuazioa ikusitakoan, Japonian jokatzen ari diren Munduko Txapelketaren atzoko jardunaldian: 88,21 puntu ezarri zizkien epaimahaiak eta, irudian ikus daitekeenez, sinetsi ezinda geratu ziren; izotz gainean egindako lan onari emandako sariarekin zeharo txundituta. Hala ere, bigarren geratu ziren, Madison Chock eta Evan Bates estatubatuarren atzetik, eta hauen puntuetatik urrun: 91,94. Kazuhiro NOGI | AFP