05 ABR. 2023 BEGIRADA Armen erregulazioa, AEBetako arazo handietako bat John AMIS AFP Ikasleak armen erregulaziorako lege zorrotzagoen alde mobilizatu ziren astelehenean Nashvillen, aurreko astean pertsona batek eskola batean sei pertsona, tartean hiru haur, tiroz hil ostean. The Trace webgunearen arabera, AEBetan 2022an 20.138 pertsona hil zituzten su armaz, 648 «masa tiroketa» izan ziren eta Poliziak tiroz 1.060 pertsona hil zituen, inoiz baino gehiago. Arazoa askoz konplexuagoa dela kontuan hartuta, kopuru hauek zati ehun egiteak Euskal Herrian edukiko lukeen gutxi gorabeherako inpaktua aterako litzaiguke. Beldurra ematen du.