27 ABR. 2023 BEGIRADA Irulegi, babestuago NAFARROAKO GOBERNUA Nafarroako Gobernuak Irulegiko zona arkeologikoa, gaztelu baten arrastoek eta lehenagoko habitat protohistorikoak osatzen dutena, Kultur Intereseko Ondare izendatu zuen atzo, aste honetako gobernu saioan. Izendapenari esker, zona gehiago babesteko neurriak bermatuko dira; besteak beste, arauak zehazten du ondasunaren titularrek ondasunak kontserbatu eta babestu behar dituztela, baita izaerari egokitutako erabilera egokia egitea ere. Neurri aproposa, Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak inguruari buruzko interesa nabarmen handitu baitu.