GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Besarkada handia, garaipen historikoan


Intentsitatea, urduritasuna, borroka-gaitasuna... Hiru osagai horiek dituen final bat irabazita, nola ez dute bada elkar besarkatuko garaileek? Echeverria eta Doucassok emozio handiz ospatu zuten Berezkoen Binakako garaipena, atzo, Baionako Modern trinketean; 40-31 irabazi zioten Maiz-Sanchez bikoteari. «Azkenean, lesioak, kritikak, sakrifizioak... Ateratzen den guztia dago eta benetan emozio ona da», esan zuen Echeverriak. Lehen aldiz irabazi du Battitt Ducassouk Berezkoen Binakako finala. Itsasuarrak bere kirol-historian beste balentria bat lortu du. Baptiste PERY