08 MAY. 2023 KLIK Hain gora, hain trebe, (Jakartan) izateko libre! Adek BERRY AFP Ez dira urtxintxak oihanean, baina Pantxoa eta Peiok ezagun egin zuten abestiko protagonistek bezala, Jakartan egiten ari den Munduko Eskalada Txapelketako parte- hartzaileak sekulako trebezia ageri dute, adaxkatik adaxkara, igo eta han goian libre izateko. Irudikoak Hego Koreako Noh Heeju (ezkerrekoa) eta Txinako Zhou Yafei (eskuinekoa) dira, gora egitearen zailtasunari azkar egin beharra ere gehitu behar diotenak, abiadura probako parte hartzaileak baitira. “Zuk erradazu ama, zerendako ez diren erortzen lurrera”.