25 MAY. 2023 KLIK Manu Chao Arrasaten izango da uztailean GARA Atzera zazpi urte eginda topatuko dugu Manu Chaok Euskal Herrira egin zuen azken bisita. Orduan Lizarran aritu zen, 2016ko abuztuan. Orain Arrasatera etorriko da ‘‘Clandestino’’ eta ‘‘Me gustas tú’’ gisako kantuen sortzailea. Uztailaren 9an izango da, Monterron parkean, eta harekin izango ditu Burutik eta Eire taldeak. Sarrerak maiatzaren 30ean salgai jarriko dira musikaze.net webgunean (22 euro gehi kudeaketa gastuak). NAIZeko harpidedunek %20ko deskontua izango dute: maiatzaren 30ean 10.00etan jasoko dituzte argibideak emailez, edo ordu berean harpidedunen txokoan.