22 JUN. 2023 KLIK Zea Maysen ibilbidea goratu du Adarra sariak Jon URBE FOKU Musika arloan egindako ekarpenaren eta orain arteko ibilbidearen aitorpena jaso zuen atzo Zea Mays talde Donostian. Adarra saria, Donostiako Udalak urtero musikari adierazgarri bati ematen dion aintzatespena, jaso zuen taldeak eta, horren ostean, kontzertu berezia eman zuten Victoria Eugenia antzokian. Zea Mays Bilbon sortu zuten 1997an Asier Basabe bateria-jotzaileak, Ruben Gonzalez baxu-jotzaileak, Iñaki Imaz gitarristak eta Aiora Renteria abeslariak. Ordutik, oholtzaz oholtza ibili dira 26 urtean Euskal Herrian zein nazioartean, ospea eta sona eskuratuz.