GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

«Euli» erraldoiak Red Bull hegoekin


1 Formulako Austriako Sari Nagusia jokatu zen atzo Spielbergeko Red Bull Ring zirkuituan. Urte batzuk badira antolatzaileak, kirol hau bultzatzeko eta ikusle kopurua handitzeko, lasterketez gain bestelako ekitaldi ikusgarriak egiten dabiltzala. Atzo, izen ospetsua duen eta «hegoak ematen dizkizun» edari energetikoaren etxean, «euli» erraldoiak ibili ziren hegan lasterketa hasi aurretik. «Intsektu» horiek grabitate jantzia zeramaten pertsonak baino ez ziren, ondoko irudian ikus daitekeenez. Hegaldi horien atzetik, auto azkarren txanda iritsi zen. Joe KLAMAR | AFP