GARA Euskal Herriko egunkaria

EUSKAL MITOLOGIA HAURRENTZAT, GARA-REKIN

(Gara)

Mari, Amalurra, galtzagorriak, jentilak, laminak, tartalo, ortzi, sorginak... dira Aritza Bergarak haurrei zuzendutako liburu ilustratu berrian jasotako pertsonaia mitologikoetako batzuk.

“Izena duen guztia omen da. Euskal Herriko izaki mitologikoak” antzinatik euskaldunen sinesmenak osatu dituzten eta menderik mende ahoz aho transmititu diren jainkosa, jainko eta pertsonaia magikoak modu ludikoan ezagutzeko gonbidapena da.

Eguzkilore Liburuak argitaletxearekin egindako akordioari esker iritsi da liburua GARA-NAIZ komunitatearentzat, primizian eta eskaintza berezi batekin. Liburua eros daiteke harpidedunei bidalitako posta elektronikoari erantzunez, Naiz Dendan (denda.naiz.eus) edo Arreta Zerbitzuko telefonoaren bidez (943.31.69.99), 19,95 euroko prezio berezian (liburu-dendetan 22,00 eurokoa izango da).

Aritza Bergara idazle eta dibulgatzailea ezaguna da sinesmen, ohitura eta izaki mitologikoen mundu magikoan interesa dutenentzat. Gai honi buruzko zenbait lan idatzi ditu, eta oraingoan euskal mitologiako 30 pertsonaia biltzen ditu, lau sailetan banatuta (lurra, haizea, ura eta sua), haurrei modu didaktikoan eta entretenigarrian ezagutarazteko.

Pertsonaia bakoitzak aurkezpen labur bat du, Aritz Gartziaren marrazkiekin eta ilustrazio ikusgarriekin batera, batzuetan adimen artifizialaren bidez sortuak eta beste batzuetan pertsonaiaren testuinguruan girotutako argazki bereziekin. Argazki horiek Irurtzungo Iskidi kultur taldeko pertsonaia bizidunen parte hartzearekin egin dira.

Izaki bakoitzak, gainera, QR kode bat dauka, narratzaile batek pertsonaiaren ezaugarriak eta bere girotzea kontatzen dituen bideoetara daramana.