26 ABR. 2024 KLIK Maiatzaren 18an kalera, euskarazko edukien alde Idoia ZABALETA FOKU LAB, ELA edo STEILAS sindikatuak; AEK, EHE, UEMA edo Kontseilua euskararen aldeko eragileak; Euskal Aktoreen Batasuna, Bizkoiztaile Euskaldunen Elkartea, Pantailak Euskaraz, (H)itzartu EITB, Ikastolen Elkartea... Alor ezberdinetan euskararen defentsa egiten duten eragileek babestu dute maiatzaren 18an Gasteizen izango den ‘‘Aldatu gidoia euskararen alde’’ mobilizazioa. Euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza «zabal, duin, eguneratu eta erakargarria» osatzeko deia egin diote Lakuari.