29 ABR. 2024 Armentiako eguzkipean gurtu dute santu pixontzia milaka arabarrek Larunbat gaueko erretretaren biharamunean, milaka arabar hartu zituzten atzo Armentiako zelaiek, eguraldia lagun, San Prudentzio zaindaria ohoratzeko. (Jaizki FONTANEDA | FOKU) Milaka arabar batu ziren atzo Armentiako zelaietan, beste urte batez, erromerian San Prudentzio zaindariaren egun handia ospatzeko. Eguneko lehen orduetako hotzak hartu zion lekukoa larunbat gaueko erretretak jarritako festa giroari, eta eguzkia indarra hartzen joan zen heinean betetzen joan ziren larreak, jan-edanaz eta musikaz gozatzeko.